top of page

TALDEKO HAUSNARKETA ETA BALORAZIOA

Balorazio honetan, gure taldeak sekuentzia didaktikoa sortzerako prozesu horretan identifikatu ditugun oztopo eta indarguneak adieraziko ditugu, gure ikasten ikasi konpetentziari begira garrantzitsuak izango direnak. Horretarako, taldekide bakoitzak prozesua nola bizi izan duen hartu dugu kontuan, besteak beste; Nola sentitu garen, nolako harremanak izan ditugun, nolako elkarrekintzak izan ditugun, nola moldatu garen WebQuestarekin, Wix programarekin ... aspektu horiek izango dira gure balorazio honen oinarriak, izan ere, bizipen horiek hobetzeko eta indartzeko aukerak eskaintzen dituzte, era berean, ikasten-ikasi zeharkako konpetentzia garatuz.

 

Sekuentzia honi begira, Wix-ek dituen baliabide ezberdinak erabiltzeari eman diogu lehentasuna, bertako baliabide ezberdinak gure sekuentziara ekarriz irakasle lanbiderako tresna moduan ikusiz. Beraz, gure Wix-a ez da linketara soilik mugatu, hau da, “App marketeko” aukera ezberdinetan oinarrituz, jarduera, zeregin eta jolas ezberdinak gauzatzen ahalegindu gara. Horrez gain, baliabide ezberdinak erabiltzen ahalegindu gara: testuak, irudiak, bideoak, abestiak… Jardueren artean ere, dibertsitatea bermatzeko esfortzua egin dugu.

 

Horrez gain, ikus-entzunezko produktuari dagokionez, aipatu beharra daukagu hiru taldekideek hartu dugula parte, hala ere, taldekide batek esku-hartze handiagoa izan du, izan ere, muntaia egiterako orduan gainontzeko bi taldekideek baino errekurtso eta jakintza gehiago zituen. Hala ere, beste bi taldekideek ikus-entzunezko produktuen muntaiaren inguruko jakintza berriak ikasteko aukera izan dute, beraien ekarpen txikiak egin dituzten heinean.

 

Aurrez aipaturiko guztia lortu ahal izateko, bai ikus-entzunezko produktua zein WebQuestaren eraketa, taldeak lana oso planifikatua eraman du uneoro eta ardura handiz aritu da lanean. Egia da, Wix-a erabiltzerako orduan, taldekide batek oztopoak izan dituela, izan ere, lana egiterako orduan, kosta egiten baitzitzaion. Hala ere, taldean sortu diren elkarrekintzetatik asko ikasteko aukera izan dugu, bakoitzaren indargune eta ahulguneak kontuan izanik, osatu egin baikara, benetako talde bat sortuz. Horrez gain, garrantzitsua iruditzen zaigu aipatzea gure artean banatu ditugun konpromiso ezberdinak beti egunerako bete izan direla, beraz, esan dezakegu ez dugula inolako talde-gatazkarik izan. Gure arteko giroa positiboa, laguntzailea, enpatikoa...izan da.

 

Aipatu nahi dugun beste alderdi bat gure artean erabili dugun komunikazioa izango litzateke. Gure artean, uneoro komunikazio eraginkorra eta asertiboa erabili dugu taldekide guztion ideiak kontuan hartuz, talde giro erosoa sortuz, txandak errespetatuz ... Komunikazio estilo hau erabiltzeak, zereginak eta sekuentzia didaktikoa egiterako orduan aurkitu ditugun oztopo ezberdinei aurre egitea lagundu digu, mota honetako komunikazioa erabilita errazagoa baita dena.

 

Prozesuarekin jarraituz, taldekideon inplikazioa oso garrantzitsua izan dela azpimarratu nahiko genuke, lana egiterako orduan, zereginak konpromisoz betetzerako orduan, ideiak proposatzerako orduan ... ezinbestekoa dela konturatu baikara. Guztiok jarrera aktiboa izan dugu ideiak proposatzerako orduan baita hauek gauzatu eta aurrera eramaterako orduan. Alderdi hau oso garrantzitsua dela deritzogu, izan ere, taldekidetatik tiratzen ibiltzea nahiko astuna dela uste dugu, beraz, jarrera aktiboak lana arinagoa izatea ahalbideratu du.

 

Laburbilduz, esan dezakegu, talde honek oso ondo egin duela lan sekuentzia didaktiko honetan, gogotsu eta ilusio handiz egin baitugu lana. Sekuentziari begira esan behar dugu, interes handia piztu duela gugan eta positiboa izango litzatekeela horrelako lan gehiago egitea, oso praktikoak direla iruditu baitzaigu irakasle lanbideari begira. Oso funtzionalak dira honelako proiektuak, bertan ikasten duzuna ondoren praktikan jar genezakeelako..

  • c-facebook

© 2023 by Art School. Proudly created with Wix.com

bottom of page