

I'm a description. Click to edit me

I'm a description. Click to edit me

ORNODUNAK ETA ORNOGABEAK
INFORMAZIOA
-
Animalia ornogabeek osatzen dute animalia multzorik handiena. Ez dute ez bizkarrezurrik eta ez barne hezurdura giltzadunik.
-
Gehienek kanpoko babes bat izaten dute,armadura bat balitz bezala, kakalardoek, esate baterako; baina badira inolako babesik ez duten ornogabeak ere, olagarroak adibidez
-
Talde desberdinetan sailkatzen dira: Zizareak, marmokak,antropodoak,ekinodermoak, moluskoak eta esponjak edo belakiak.
-
Beste izaki bizidunez elikatzen dira
-
Ia denak mugi daitezke
-
Animalia ornogabeak obiparoak dira.
ORNOGABEAK MOTAK:

Antropodoak:
-
Hanka artikulatuak dituzte, eta babesteko kanpo estaldura zurrun bat. Hanka kopuruaren arabera, honela bereizten dira:
-
Intsektuak: Sei hanka dituzte (adibidez,tximiletak)
-
Araknidoak: Zortzi hanka dituzte (adibidez, armiarma)
-
Krustazeoak: Hamar hanka dituzte (adibidez, karrammarroak)
-

Ekinodermoak:
-
Gorputza plaka gogorrez estalita dute.
-
Batzuk finkoak dira, beste batzuk aldiz, poliki-poliki tokiz aldatzen dira.
-
Itsas izarrak eta itsas trikuak ekinodermoak dira esaterako.


Belakiak:
-
Gorputzean poroak dituzte.
-
Animalia urtarrak dira.
-
Itsas hondoan bizi dira finko eta geldi.
-
Forma ugaritakoak daude.

Moluskuak:
-
Gorputz biguna eta gihartsua dute.
-
Ia denek oskola daukate.
-
Olagarroa eta muskuilua moluskuak dira esaterako
-
Lurrean zein itsasoan bizi dira. Muskuilua esaterako, itsastarra da. Barea edo karakola ordea, lurtarrak dira.

Marmokak:
-
Gorputz gelatinara dute. Gorputza onddo baten itxurakoa da.
-
Ahoaren inguruan garroak dituzte.
-
Gorputzaren %99 ura izaten da.
-
Pozoitsuak dira gehienak, eta batzuk oso pozoi arriskutsua daukate.
-
Gehienak plankton bidez elikatzen dira.

Zizareak:
-
Lur-zizareak, teniak, izainak esaterako zizareak dira.
-
Gehienak gorputz mehea, zapala eta biguna daukate.
-
Zizareen gorputzek ez dute eskeletorik.
-
Gorputz biguna eta luzanga dute eta oro har,eraztunez osatuta daude.
Informazio gehigarria:
Ondorengo link-ean ikaskide guztiekin partekatuta dagoen dokumentu bat duzue. Dokumentuan zuek aurkitzen dituzuen informazio iturri ezberdinak (irudiak, artikuluak, bideoak...) txertatu ditzazkezue. Animatu eta parte hartu!
