top of page

INFORMAZIOA

  • Animalia ornodunak hezurrak eta bizkarrezurrak dituztenak dira, hau da, barne-eskeletoa dituztenak dira

  • Bost motatako anomalia ornodunak daude: arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak.

  • Ornodunen gorputza buruak, gerriak eta soinadarrek osatzen dute. Hiru atal horiez gainera, ornodun gehienek isatsa ere badute.

  • Zenbait animalia (adibidez, igela) obiparoak dira. Beste batzuk berriz, amaren sabeletik jaiotzen dira (esaterako, untxia) azken horiek bibiparoak dira.

  • Ornodun bakoitzak modu desberdinean du estalita gorputza; ugaztunek ilea dute; hegaztiek lumak dituzte; arrainek eta narrastiek ezkatak dituzte; anfibioek azala baizik ez dute.

ORNODUN MOTAK:

HEGAZTIAK:

 

Hegaztiak bi hanka dituzten odol beroko animalia ornodunak dira. Horrez gain, obiparoak dira, hau da, arrautza bidez ugaltzen dira.

 

Hegatzi batzuk, migratzaileak dira eta, hegazti-saldoetan gehienak taldeka ibiltzen dira

ARRAINAK:

 

Arrainak uretan bizi diren animalia ornodunak dira eta zakatzen bidezko arnasketa egiten dute.

 

Animalia hauek ez dute gorputz adarrik, hala ere, hegatsak izaten dituzte. Arrain gehienek gorputz ezkataduna daukate eta isats-hegal batez amaitzen da beraien gorputza.

 

Arrainak odol hotzekoak eta odol beroak izan daitezke, hala ere, gehienak odol hotzekoak dira.

 

Arrainak obiparoak dira, hau da, arrautzetatik jaiotzen dira.

NARRASTIAK:

Animalia ornodun odol-hotzekoak dira eta biriken bidez arnasten dute.

 

Azala ezkataz estalia dute eta dituzten lau hanka motzen bitartez herrestan ibiltzen dira.

UGAZTUNAK:

 

Ugaztunen ezaugarri nagusia amek beren umeak ugatzetako esnez elikatzen duten odol beroko animalia ornodunak direla da. Ezaugarri horretatik datorkie, hain zuzen ere, izena.

 

Hortzak izaten dituzte janaria mastekatzeko eta birika bidez hartzen dute arnasa. Normalean ile asko izaten dute, eta gehienak bibiparoak dira.

 

Lehorrean eta uretan bizi daitezke, eta batzuek hegan egiten dute.

ANFIBIOAK:

Larruazala biluzia dute: ezkatarik, lumarik eta ilerik gabe.

 

Zakatzen eta biriken bidez arnasten dute.

 

Hanken bidez mugitzen dira, eta normalean aurreko hankak atzekoak baino txikiagoak dira.Anfibioak obiparoak dira.

 

Uretan jartzen dituzte arrautzak. Arrautzetatik zapaburuak ateratzen dira, eta hauek uretatik hartzen dute oxigenoa, zakatzen bidez. Heltzen doazen heinean, atzeko hankak eta gero aurrekoak hazten zaizkie, eta biriketatik arnasa hartzen hasten dira..

Informazio gehigarria:

Ondorengo link-ean ikaskide guztiekin partekatuta dagoen dokumentu bat duzue. Dokumentuan zuek aurkitzen dituzuen informazio iturri ezberdinak (irudiak, artikuluak, bideoak...) txertatu ditzazkezue. Animatu eta parte hartu!
  • c-facebook

© 2023 by Art School. Proudly created with Wix.com

bottom of page